GIPUZKOA ZAINDUZ

Zahartzaro berriaren erradiografia:
Gurasoak zaindu, bilobei lagundu.

Gaur egungo zahartze-paradigma berriei buruz hausnartzeko topaketara gonbidatzen zaitugu. Nola eta noiz zahartzen gara gaur egun? Premiazko errealitateak aztertuko ditugu, hala nola "sandwich belaunaldia" —gurasoak zaintzeaz gain, aldi berean biloben zaintzan laguntzen duten pertsonena—. Horrez gain, aukeratzeko askatasuna, jasangarritasun ekonomikoa eta zaintza integrala izango ditugu hizpide, pertsona bakoitzak bere zahartzaroa nola bizi nahi duen erabaki dezakeen lurraldea sustatzeko helburuarekin.

Eguna UZTAILAREN 20an (astelehena) - 09:30etan

Tokia DV GUNEA (Mikeletegi Pasealekua, 1. El Diario Vasco)

  • 09:30 Gipuzkoako Foru Aldundiaren ongietorria
    • Eider Mendoza - Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
  • 09:45 Hitzaldi nagusia: Noiz egiten gara zahar gaur egun? Gipuzkoako errealitate demografiko berria
    • Joseba Zalakain – SIISeko (Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa) zuzendaria.
  • 10:15 Sandwich belaunaldiaren eguneroko labirintoa: Lau belaunaldiko familia baten lekukotza
    • Benetako kasua – Lehen pertsonako solasaldia, bizikidetzari, elkarri laguntzeari eta familiako bi muturrak zaintzearen erronkari buruzkoa.
  • 10:45 Mahai-ingurua: Nola bizi nahi dugu gure zahartzaroa? Autonomia, ekonomia eta osasuna
    • Maite Peña – Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatua.
    • Gabriela Uriarte - Elikadura-portaeran espezializatutako Dietista-Nutrizionista.
    • Ekain Lazkano - Finantza-hezkuntzako boluntario, trebatzaile eta dinamizatzailea adinekoentzat LABORAL Kutxan.
    • Elena del Barrio - Matia Institutuko ikertzailea eta Politika eta Testuinguru Sozialen zuzendaria.
  • 11:45 Kafea eta esperientziak partekatzeko tartea

Izena emateko epea amaitu da. Eskerrik asko